BBK bekak – EPEZ

Euskal Herriko Unibertsitateko Leonardo da Vinci EPEZ izeneko Europako mugikortasun programaren hautagai diren eta Kutxabanken bezero ere badiren pertsonentzat, BBK Fundazioak laguntza osagarrien eskaerak aurkezteko epea zabaldu du.

Ezaugarri orokorrak

  1. Euskal Herriko Unibertsitateko Leonardo da Vinci EPEZ Europako mugikortasunaren 2013ko programan parte hartuko duten hautagaietako bat izatea.
  2. Aurreikusitako laguntza: 600 euro gordin.

Eskatzaileek bete beharreko baldintzak

  1. Kutxabanken kontu bat irekita edukitzea, eta gutxienez urtebetekoa izatea.
  2. Kutxabank finantza-txartel bat edukitzea.
  3. Zerga ondorioetarako, bizilekua Bizkaian izatea.
  4. BBK Fundazioaren eskutik horrelako beka bat aurretik jaso ez izana.
  5. Beken zeini eman erabakitzeko orduan, aintzat hartuko da familia-unitateak Kutxabankekin duen lotura maila.

Eskaerak izapidetzea

  1. Eskaera: Beka hau izapidetzeko, interesa dutenek erantsitako formularioa bete beharko dute. Kanal honetatik jasotako eskaerak baino ez dira onartuko.
  2. Eskatzeko epea: 2013ko martxoaren 25etik apirilaren 10era.
  3. Aurreneko fasean hautatutako pertsonak errolda-ziurtagiria aurkezteko prest egon beharko dira, BBK Fundazioak hala eskatzen dienean.

Goian azaldutako baldintzak aintzat hartuta, BBK Fundazioak erabakiko du eskatzaileari beka eman ala ez, eta bere erabakia apelaezina izango da.