Euskal Herriko Unibertsitateko Leonardo da Vinci EPEZ izeneko Europako mugikortasun programaren hautagai diren eta Kutxabanken bezero ere badiren pertsonentzat, BBK Fundazioak laguntza osagarrien eskaerak aurkezteko epea zabaldu du.
Ezaugarri orokorrak
- Euskal Herriko Unibertsitateko Leonardo da Vinci EPEZ Europako mugikortasunaren 2014ko programan parte hartuko duten hautagaietako bat izatea.
- Aurreikusitako laguntza: 500 euro gordin, gehienez ereáximo.
Eskatzaileek bete beharreko baldintzak
- Kutxabanken kontu bat irekita edukitzea; urtebetekoa, gutxienez.
- Kutxabank finantza-txartel bat edukitzea.
- Zerga ondorioetarako, bizilekua Bizkaian izatea.
- BBK Fundazioaren eskutik horrelako beka bat aurretik jaso ez izana.
- Beken zeini eman erabakitzeko orduan, aintzat hartuko da familia-unitateak Kutxabankekin duen lotura maila.
Eskaerak izapidetzea
- Eskaera: Beka hau izapidetzeko, interesa dutenek erantsitako formularioa bete beharko dute. Kanal honetatik jasotako eskaerak baino ez dira onartuko.
- Eskatzeko epea: 2014ko martxoaren 14tik 30era.
- Aurreneko fasean hautatutako pertsonak errolda-ziurtagiria aurkezteko prest egon beharko dira, BBK Fundazioak hala eskatzen dienean.
- OSO GARRANTZITSUA: Eskaera tramitatzeko, eskaeran agertzen diren pertsonek sinaturiko baimena eta euren NAN eskaneatuak bidali behar dira, eskaera-orria jaso eta 2 eguneko epean. Bi agiriak, eskatzen duenaren izena eta NANa adierazita, ondoko helbidera bidali behar dira: becas@bbk.es. DESKARGATU HEMEN BAIMENA
Goian azaldutako baldintzak aintzat hartuta, BBK Fundazioak erabakiko du eskatzaileari beka eman ala ez, eta bere erabakia apelaezina izango da.