BBK Bekak – Diseinatzaile Gazteak 2019

BBK-k, artea eta kultura sustatzeko irrikaz, berriro ere Bilbao International Art & Fashion-ekin lankidetzan dihardu modaren arloa bultzatzeko, gure gizartean gorantz doan balio bat da eta.  Ekimen honekin, Bizkaiko 12 diseinatzaile gaztek aukera izango dute Central Saint Martin´s College (Londres) ospetsuan prestatzen jarraitzeko.

Proiektuaren izenburua eta deskribapena

“Desordena-Gehiegikeria-Ezegonkortasuna-Kontrola”

Aurtengo ikastaroa moda-bilduma bat sortzen ardaztuko da, merkatuan bereiziko duten silueta eta material berdingabeekin, bai bere diseinu-osagaiagatik eta bai kontsumitzailearenganako mezuagatik.

Ikastaroaren helburua

Ikastaroaren helburua da parte-hartzaileek arteari begiratzen ikastea, ikerketa-gaiak, ideiak, inspirazioa, artisautza, teknika berriak, kontzeptuak eta lan-metodoak topatzeko, eta horiek inspiragarri gerta dakizkizun hausnarketarako eta silueta asmo handiko eta berritzailea sortzeko forma berriak esploratzeko.

Ikastaroaren garapena

Irailaren 9tik 20ra izango da Central Saint Martin´s College Granary Building-en, Londresen. Parte-hartzaileek eskuz esku lan egingo dute nazioartean ospe nabarmena duen erakunde horretako ikasle, irakasle eta profesionalekin. Prestakuntza amaitu ostean, beren errendimendu eta gaitasunei buruz argibideak jasoko dituzte, hor sartuta indar-guneak eta hobekuntza-arloak, horrek guztiak lanbide- eta prestakuntza-orientabide egokia ahalbidetuko dielarik Bilbora itzuli ostean.

Xede-taldea

Bizkaiko diseinatzaile gazteak, talentu berezikoak, 18 eta 35 urte artekoak.

Argibideak eta izen-emateak

Izen-emateak abuztuaren 23ra arte.

Argibide gehiago hemen: Bilbao International Art & Fashion – BIAAF