BBK Bekak – Diseinatzaile Gazteak 2016

Artea eta kultura sustatzeko helburuarekin, BBK-k Bilbao International Art & Fashion erakundea diruz laguntzen du, gizartean goraka ari den modaren sektorea bultzatzeko, hain zuzen ere. Ekimen honi esker, Bizkaiko 12 diseinatzaile gaztek ikastaro bat egiteko aukera izango dute Londreseko Central Saint Martin´s College eskola ospetsuan, irailaren 12tik 23ra.

Proiektuaren izenburua eta azalpena

“Balenciaga Popular Costume Project”

Estanpatuen diseinuan eta patroigintza eta jantzigintza arloan diseinatzaileek duten ezagutza hobetzea du helburu, bai eta diseinuaren sormenezko erabilera sustatzea ere, ehunen diseinua jantzien egiturari gehituz.

Ikastaroaren helburuak

  1. Diseinatzaileek estanpatu, patroigintza eta jantzigintzari buruz eskuratzen dituzten ezagutzak praktikan jartzea, amaitutako jantziak sormenez gauzatzera bideratutakoak.
  2. Kolore, irudi eta materialen erabilera irudimentsuaren bidez diseinu-irtenbideak lortzeko ikasle bakoitzak egin duen ikerketa aztertzea.
  3. Sormenezko ikerketa intelektual bat garatzea, arriskuak hartzeko gaitasunei eta proiektu eta irtenbideak aurkeztu eta justifikatzeko abileziari buruzkoa.
  4. Ideiak irudi bidez edo ahoz komunikatzeko gaitasuna lantzea.

Ikastaroaren garapena

Irailaren 12tik 23ra, Londreseko Central Saint Martin´s College Granary Building eskolan.

Ikastaroaren azalpena

Central Saint Martin’s eskolako akademikoek Bilbao International Art & Fashion – BIAAF plataformak proposaturiko gazte talde bat aukeratu dute, moda diseinatzaileen belaunaldi berri baten mugarri izateko. Horretarako, prestakuntza-plan bat “ad hoc” diseinatu dute, lanbiderako ezinbestekoak diren trebetasun zehatzak eta jardunbide egokiak garatu ditzaten, eta etxera itzultzerakoan inguruko diseinatzaileei helarazi diezaieten.

“Balenciaga Popular Costume Project” izeneko aurtengo programaren ardatza Balenciaga maisua da, etengabeko inspirazio iturria baita Europa eta AEBetako eragin handiko marketako sortzaileentzat. Programa hau Erresuma Batuko, Israelgo, Danimarkako eta Italiako goi mailako eskoletako ikasle gazteekin batera garatuko dute, eta abangoardiako joeretan oinarritzen diren espezializazio handiko programetan nabarmendu diren talentuen nazioarteko zirkuitu batean sartuko dira.

Informazio gehiago behar izanez gero, jo Bilbao International Art & Fashion – BIAAF plataformara

http://www.biaaf.com/nosotros.php?idioma=es