BBK Bekak – Diseinatzaile Gazteak 2015

Artea eta kultura sustatzeko helburuarekin, BBK-k Bilbao International Art & Fashion erakundea diruz lagundu du, gizartean goraka ari den modaren sektorea bultzatzeko, hain zuzen ere. Ekimen horri esker, Bizkaiko 15 diseinatzaile gaztek ikastaro bat egiteko aukera izango dute Londreseko Central Saint Martin´s College eskola ospetsuan, irailaren 21etik 25era.

Ikastaroaren helburuak

Londreseko modaren astean egingo den ikastaroak ikerketa proiektu bat garatzea du helburu. Horretarako, modaren diseinu etiko eta jasangarriak eskaintzen dituen aukerak aztertu eta aplikatuko dira.

Ikastaroaren garapena

Irailaren 21etik 25era, Londreseko Central Saint Martin´s College Granary Building eskolan.

Ikastaroaren azalpena

Iazko ikastaroari jarraipena emateko, Central Saint Martin’s eskolako akademikoek modaren diseinu etiko eta jasangarriak eskaintzen dituen aukerak aztertu eta aplikatu nahi dituzte ikasleekin.
Gaur egun, jasangarritasuna funtsezko alderdia baita modaren industrian. Hori dela eta, bere lana merkaturatu nahi duen edozein diseinatzaile gazterentzat ezinbestekoa da jasangarritasunean oinarritutako bilduma bat garatzeko gaitasunak eskuratzea.

Material, hornitzaile, logistika eta abarrei dagokienez, egiten diren hautuek duten eraginari buruz hitz egingo dute, eta moda garaikidearen balioak eta kalitateak aztertuko dituzte.

Ikastaroari esker, ikasleek modaren diseinu etiko eta jasangarriari heltzeko modu desberdinak ezagutuko dituzte, bai eta modaren ikuspuntu horrek gizartean eta ingurunean duen eragina ere.

Londresen, halaber, euren negozio-eredua arrakasta handiarekin jasangarritasunean oinarritu duten moda enpresak bisitatzeko aukera izango dute. Gainera, gai horren inguruan gehiago ikertu nahi izanez gero, Central Saint Martin’s eskolako liburutegiko artxibategiak kontsultatu ahal izango dituzte bekadunek.

Ikasleak, halaber, galdera bati erantzuna bilatzen saiatuko dira: nola sortu ditzakete euren diseinuak modu jasangarrian edertasuna eta sormena alde batera utzi gabe? Gaur egungo modak ingurumen eta gizarte mailako erronkei aurre egiten die, eta, horregatik, ikasleek hausnartu beharko dute nola aplikatu ditzaketen jardunbide etikoak eta jasangarriak euren lanean.

Espero dugu ikasleek ikastaroa amaitu orduko, moda etiko eta jasangarriarekin lotutako irtenbide positibo eta jardunbide egoki pila bat bereganatzea.