Automobilgintzan nazioarteko prestakuntza

Helburua

Gazte tituludunen lan-munduratzea erraztea euren titulazioaren osagarri izango den trebakuntza espezializatu edo osagarriaren bitartez, eta nazioarteko enpresa batean profil profesionalen eskaintza eta eskaria egokitzen ahaleginduz egindako trebakuntza aldia jasotzen duen prozesuaren bitartez.

Laguntza juridikoa

Lan bila dauden tituludun gazteen laneratzea helburu duen prestakuntza programa hau garatzeko lankidetza Hitzarmena sinatu dute BBK Gazte Lanbidean fundazioak eta Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietako sailak. Hitzarmen horretan alde sinatzaileek eta programan parte hartu nahi duten hautagaiek bete beharreko baldintzak jasotzen dira.

LANPOSTUETAN GARATZEKO TREBAKUNTZA PRAKTIKA HAUEK EZ DUTE ENPRESEKIKO INOLAKO LAN-HARREMANIK SORRARAZIKO.

Leku kopurua

15

Programaren iraupena

  • Prestakuntza teorikoa: Jatorrian egin beharreko 100 orduko prestakuntza automobilgintzako sektorean, trebeteasun orokorrak barne. Prestakuntza hau derrigorrezkoa izango da eta nazioarteko praktikak baino lehenago egin beharko da.
  • Prestakuntza praktikoa lanpostuetan: Programa honek beste herrialdeetan kokatutako automobilgintzako sektoreko euskal enpresetako lantegietan egindako prestakuntza jasotzen du. Programak bederatzi hilabeteko iraupena izango du, astero gehienez 30 ordu eta gutxienez 25, astelehenetik ostiralera eguneko sei ordu baino gehiago ezingo direlarik izan. Trebakuntza praktikoa indarrean dagoen bitartean pertsona hobaridunek beka bat jasoko dute bidaiak, ostatua, dietak eta bestelako gastuak osatzeko.

Parte hartzeko eskakizun orokorrak

  • Prestakuntza hasten den momentuan 21 eta 30 urte bitarte izatea.
  • Langabezian egotea edo lan ezegonkorretan aritzea
  • Egoitza fiskala Bizkaian izatea
  • Proiektuan parte hartu baino lehenago Lanbiden – Euskal Enplegu Zerbitzuan – lan eskatzaile gisa izena emanda egotea.
  • Goi Mailako Ingeniaritzaren edo Ingeniaritza Teknikoaren, Ekonomia eta Enpresa zientzietan, EAZL unibertsitateko titulazio homologatuen jabe direla egiaztatzea.
  • Hizkuntza ezagupen handia.
  • Ordutegi arazorik ez izatea eta klase toerikoetara eta praktiketara bertaratzeko konpromisoa agertzea.
  • Hasierako profilaren eta jasoko den prestakuntza eta praktikaren egokitzapena.
  • BBK Gazte Lanbidean Fundazioak finantzaturiko praktiketako programetan aurretik parte hartu ez izana.

Enpresetako prestakuntza praktikak ondoko herrialdetan egingo dira

Txekiar Errepublika, Errusia, Mexiko, Txina, Errumania, AEB, India, Eslovakia, Belgika.

Prestakuntza praktikoa lanpostuetan

Bidaia, dietak eta bestelako gastuak osatzeko bekaren zenbatekoa praktikak garatuko diren herrialdearen araberakoa izango da, BBK Gazte Lanbidean Fundazioak emandako 12.000 eta 18.000 euro artekoa. Edozein arrazoirengatik, sei hilabetetan baino denbora laburragoan egingo balitz praktikaldia, praktikak egin dituen pertsonak jaso beharreko diru-kopurua proportzionalki murriztuko da. Diru-sarrera pertsona onuradunak berariaz zehaztutako eta titular den BBK Bilbao Bizkaia Kutxako kontuan egingo da.

Lehen hautaketan aukeratzen diren pertsonek posta elektronikoz soilik jasoko dute jakinarazpena, eta aurre hautaketa jakinarazpena jaso duten pertsona horiek soilik egin beharko dute hautaketa-prozesua. Ondoko hauek dira prozesu horren ezaugarriak:

Eskaeran jasotako titulazioak egiaztatzen dituzten agiriak aurkeztea

  • Lanbiden lan eskatzaile bezala alta emana dutenaren ziurtagiria aurkeztea. (DARDE)
  • Aurreikuspenen arabera, hautaketa prozesua 2011ko martxoan amaituko da.

Eskaerak

2011ko otsailaren 10etik 21era.