2019 BBK Bekak – URDAIBAI BIRD CENTER

BBK Fundazioak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak, Lanbideren laguntzarekin, beka baten deialdi berri bat egin dute. Beka ingurumen eta natura-inguruneko turismoko prestakuntza-praktikak egiteko da, Urdaibai Bird Centeren, Urdaibaiko biosferaren erreserbako hegaztien gainean ikerketa eta dibulgazioa bideratzeko sortutako zentroan.

Helburua:

Beka hauen helburua Naturarekin eta Ingurumenarekin lotura duten ikasketetako tituludunei trebatzen laguntzea da, praktiken bidez. Horrela, Urdaibai Bird Centeren garatzen dituzten ikerketa-ildoei lotutako egitasmoetan zein horien edukiei buruzko dibulgazio-lanetan parte hartzeko aukera izango dute. Aldi berean, Urdaibaiko biosferaren erreserbaren natura-baliabideen dibulgazioan sakondu ahal izango dute.

Euskarri juridikoa:

Programa hau honako entitate hauen arteko Lankidetza-hitzarmenaren barne prestatu da: Aranzadi Zientzia Elkartea, BBK Fundazioa eta Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua.

Beka hauek ez dute praktikak egiten diren enpresekiko inolako lan-harremanik sorraraziko.

Ezaugarri orokorrak:

  • Beka kopurua: 1
  • Iraupena: 9 hilabete (2019ko apirilean hasita)
  • Praktiken nondik norakoak
    • Astean 30 orduko praktikak egingo ditu bekadunak.
    • Parte-hartzaile bakoitzak tutore bat izango du zentroan; pertsona horri dagokio praktikak ondo egiten direla eta bekadunen trebakuntza behar bezala garatzen dela ziurtatzea
  • Bekaren diru-kopurua: 4.500 € gordin 9 hiletan.
  • Izena emateko epea: 2019ko martxoaren 4tik 21era.

Eskakizunak:

  • Gehienez 25 urte izatea.
  • Langabezian egotea.
  • Zerga ondorioetarako, bizilekua Bizkaian izatea.
  • Biologia eta Ingurumen Zientzietako titulu akademiko ofiziala eta homologatua edukitzea.
  • Hizkuntzak jakitea: euskara, ingelesa eta frantsesa.
  • Ornitologiaz, ekologiaz eta natura-inguruneari buruz jakitea.
  • Urdaibaiko biosferaren erreserbaren natura-baliabideez jakitea.
  • Aurretik BBK Fundazioak finantzaturiko praktika-programa batean parte hartu ez izana.
  • Bekaren abonua Kutxabanken kontu batean egingo da. Bekaren onuradunak kontu horren titularra izan behar du.

Informazio gehiago