2018 BIZKAIA BBK BEKAK

BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia BBK beken bigarren edizioa atera dute, bertoko talentuari beste bultzada bat emateko helburuarekin, eta honela, sektore estrategikoetan ─big data, energia, aeronautika, finantza hub eta automobilgintzan─ profesionalak prestatzen jarraitze aldera ahal den gehien laguntzeko.   BBK-k bere helburuen artean du kultura sustatu eta garatzea, jendearen jakintza eta prestakuntza zabaltzea, zeinahi alor, alderdi edo modalitatetan agertu edo hauteman hori, betiere jarduera ekonomikoa eta kalitatezko enplegua sortzen laguntzeko ekinbideak bultzatu eta martxan jarriz.   Bestalde, BIZKAIKO FORU-ALDUNDIAK, bere apustu estrategikoen artean, gazteak ditu, baita bikaintasunean prestatzea, kalitatezko enplegua eta Bizkaiko ekonomiaren trakzio-sektore direnei laguntzea ere.   Halaber, proiektuak Bizkaiko Foru Aldundiak bultzaturiko BIZKAIA TALENT elkartearen laguntza du, eta beronen jarduerak prestakuntza handiko jendea fidelizatu, erakarri eta lotzeko baldintzak eta prozesuak bultzatu eta erraztera zuzenduta daude, Bizkaiko erakunde, entitate eta enpresen berrikuntza eta ezagutza arloak sustatuz.

BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak 2018 BIZKAIA BBK BEKAK eskatzeko epea zabaltzen dute.

XEDEA

BIZKAIA-BBK Beka Programaren xedea unibertsitateko titulua duten gazte bizkaitarrak munduan erreferente diren zentroetan prestatzea da, modu erabakigarri eta eraginkorrean lagundu dezaten Bizkaia hobea eta prestatuagoa eraikitzen etorkizunari bermez aurre egin ahal izateko, eta hori lehentasunezko sektore gisa identifikaturikoetan (Big Data, Energia, Aeronautika, Finantza Huba, Automobilgintza eta Zilarrezko Ekonomia) eraginez.

DOHAINTZA EKONOMIKOA

420.000€

DEIALDIAREN EPEAK:

  • Eskabideak eta dokumentazioa jasotzea: 2018ko abendutik 2019ko otsailak 10ra
  • Azken erabakia: 2019ko apirilean – maiatzean
  • Onuradunekin konpromisoak izenpetzea: 2019ko maiatzean – ekainean

Bizkaia Talentek fase bakoitzaren epeak luzatu ditzake programaren beharren arabera.

PERTSONA ONURADUNAK

BIZKAIA-BBK Beka Programaz baliatzeko aukera izango dutenak baldintza hauek betetzen dituzten pertsona fisikoak dira:

  1. Bizkaian jaioak edo administrazio-egoitza bertan dutenak, gutxienez eskabideak aurkezteko epea zabaldu aurre-aurreko 12 hilabeteetan.
  2. Graduko unibertsitate-titulazioa, deialdi bakoitzeko hautespen-prozesua bukatu baino lehen lortua
  3. 30 edo 35 urte bete gabe izatea deialdiaren urteko urtarrilaren 1ean (hautagaiek aukeratutako prestakuntza-programaren arabera)

PRESTAKUNTZA-IBILBIDEEN DESKRIBAPENA

1. fasea: Prestakuntza espezializatua nazioartean erreferentziazko zentroetan.

Hautaturiko pertsonek Graduondoko titulua lortzeko ikastaroan parte hartuko dute ardatz estrategiko bakoitzari esleituriko erreferentzia-zentroetan. Sektore horretan lider diren enpresek identifikaturiko erronkei erantzungo dieten alor espezifikoen ezagutzan sakontzera zuzenduta egongo da ikastaroa. Graduondoko prestakuntza nahitaez aurrez aurreko eta dedikazio osoko modalitatean egin behar du hautagaiak.

2. fasea: Bizkaiko enpresetan laneratzea

Aurretiazko prestakuntza-fasea amaitu ostean eta graduondoko titulua lortuta, hautagaia Bizkaiko erreferentziazko enpresa batean sartuko da, egin duen prestakuntzari dagokion lehentasun-arloan. Lan-kontratuak gutxienez 2 urtekoa izan behar du, eta enpresak goi-mailako tituludun bati eskaintzen dizkion lan-baldintzen baliokideak eman beharko dizkio, eta betiere lanaldi osokoa izango da

HAUTAPEN-PROZESUA.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu ostean, hautagaiak aukeratzeko prozesua hasiko da, eta merezimenduaren balorazioa eta gaitasuna izango dira prozesuaren printzipio gidariak.

Hautagaien merezimenduaren balorazioa aurrez aipaturiko dokumentu guztietan oinarriturik egingo da.

Gero, programan parte hartzen duten unibertsitateek deialdian planteaturiko baldintzak betetzen dituzten hautagaiak aukeratuko dituzte.

Hautapen-prozesuan azken mugarria hautagaien gaitasuna baloratzea da, eta hori unibertsitateek aukeraturiko hautagaiei elkarrizketa pertsonala eginez burutuko da. Deialdian proposaturiko titulazioetarako postu bat eskaintzen duten enpresekin zuzenean egingo da.

HAUTAPEN-BATZORDEA

Hautapen Batzordean honako hauek egongo dira:

  1. DFB-BFAn edo BBKn eskudun den Zuzendaritzako titularra, edo berak eskuordeturikoa.
  2. Itzulera-fasean hautagaia kontratatuko duen konpainiaren ordezkariak, programan laguntzen duen enpresa horretan ardura-karguak dituztenak.

BEKEN ZENBATEKOA

Beken zenbatekoa lortu nahi den prestakuntza-helburua lortzeko beharrezko gastuak estaltzera zuzenduta egongo da eta ahalik eta gehien aprobetxatuko dira dohaintza ekonomikoa kontuan hartuta (420.000€) eta destino bakoitzean eta garatu nahi diren prestakuntza-programetako bakoitzean dauden bizi- eta sarbide-baldintzak kontuan izanda finkatuko dira.

2. faserako dirua enpresa laguntzaileak jarriko du, eta horren kopurua eta ordaintzeko era aldez aurretik (programa hasi aurretik) hitzartuko da. Hautagaiaren kontratazioa enpresaren partetik graduondoko ikasketen gainditzeari eta honen titulua lortzeari baldintzatuta dago.

INFORMAZIO GEHIAGO ETA IZEN EMATEA

 

Beka hau eskatzeko