2013/2014 Erasmus Kutxabank Bekak

Kutxabankek 2013/2014 ikasturterako Erasmus beken deialdia egin du. Egoitza fiskala EAEn daukaten eta Euskal Herriko Unibertsitatean edo Deustuko Unibertsitatean matrikulatutako ikasleentzako deialdia da.

Programaren ezaugarri orokorrak:

  1. Beka kopurua: Programa honetarako aurrekontu zehatza dago, jomugako unibertsitateetan onuradunek egingo duten hilabete kopuruaren arabera banatzen baita. Hortaz, ezin daiteke emango den beka kopurua aldez aurretik zehaztu.
  2. Laguntzaren zenbatekoa:
    • Ikasturte osoa jomugako unibertsitatean: 800 €
    • Lautik sei hilabetera bitarteko egonaldiak jomugako unibertsitatean: 400 €
    • Lau hilabetetik beherako egonaldiak: 100 € jomugako unibertsitatean egindako hilabete bakoitzeko.
    • Zenbateko hori txikiagoa izan daiteke, emandako beken zenbatekoak horretarako gordeta dagoen zenbateko osoa gainditzen badu.
  3. Zenbatekoen kalkulua egiteko, Ikasleen truke programa ofizialean hasieran zehaztutako hilabete kopurua baino ez da kontuan hartuko; hau da, programa abian dela egonaldiak luzatzen dituzten ikasleek ezin izango dute aurretik zehaztutakoaz haragoko laguntza jaso.
  4. Ikasleen truke-programan nahi adina aldiz parte hartuta ere, ikasle bakoitzak behin bakarrik izango du halako laguntza bat jasotzeko aukera, bere eskola-ibilbide osoan.
  5. Ematea: Bete beharreko eskakizunak aintzat hartuta, kasuan kasu eskatutako diru-laguntza emango den ala ez erabakiko du KUTXABANKek. Erabakia apelaezina izango da.
  6. KUTXABANKen laguntza beste erakunde batzuek ematen dituztenen osagarri izan daiteke.
  7. Laguntza galtzea: Aldez aurretik zehaztutako egonaldiaren amaiera-data baino lehen jomugako unibertsitatea uzten duten ikasleek diru-laguntza hau jasotzeko eskubidea galduko dute. Egoera horretan daudenek ahal bezain laster eman beharko diote horren berri KUTXABANKi, bere kabuz zein unibertsitatearen bitartez.

Eskatzaileek bete beharreko baldintzak:

  1. Laguntza hauek jaso nahi dituztenek Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHUko) edo Deustuko Unibertsitateko ikasleak izan behar dute, eta euren unibertsitateak Europar Batasunaren Socrates / Erasmus programan parte hartzeko ofizialki hautatu behar izan ditu.
  2. Egoitza fiskala EAEn izatea.
  3. Eskatzaileek Kutxabankeko gazte finantza-txarteletako baten titular izan beharko dute derrigor (30 urtetik gorakoak, edozein finantza-txartelaren titular), eta gutxienez kontu aktibo bat izango dute Kutxabanken.
  4. Horrez gain, ikasleek ala euren gurasoek, KUTXABANKekin lotzen dituzten ondoko eskakizunetako bi gutxienez bete behar dituzte:
    • Nomina/pentsioa KUTXABANKen helbideratuta izan behar dute, gutxienez urtebete lehenagotik eta etenik gabe.
    • Saltokietan indarrean dauden KUTXABANK kreditu-txartelekin erosketak egitean guztira ordaindutakoak, 2012ko maiatzaren 1etik 2013ko maiatzaren 1era bitartean, 3.000 euroko edo hortik gorako balioa izan behar du.
    • Indarrean dagoen KUTXABANKeko BGAE/PENTSIO PLAN batera egindako ekarpenen bat eginda izan behar dute 2012ko maiatzaren 1etik 2013ko maiatzaren 1erako epean, saldoa 1.500 euro edo gehiago handitu duena.
    • Gutxienez ondoko Kutxabank aseguruetako BI kontratatuta izatea eta horien titular izatea -2013ko maiatzaren 1ean indarrean egon beharko dute-.

Tramiteak:

  1. Eskaera: Laguntzak eskatzeko, ikasleek eskaera-orria bete eta bidali beharko dute, webgune honen bidez. Bide horretatik jaso diren eskaerak besterik ez dira onartuko.
  2. Eskaera onartua izan dadin, gurasoek / tutoreek sinaturiko baimena eta euren nan eskaneatuak bidali behar dira, eskaera-orria bidali eta gehienez 2 eguneko epean. Bi agiriok universidades@kutxabank.es helbidera bidali behar dira.Tramite hori betetzen ez duten eskaerak ez dira kontuan hartuko.DESKARGATU HEMEN BAIMENA
  3. Eskaera egiteko epea: 2013ko maiatzaren 24tik ekainaren 23ra (biak barne)
  4. Ebazpena: Eskaera bakoitzaren ebazpena webgune honen bidez jakinaraziko da.
  5. Diru-laguntza abonatzea: Onarturiko laguntzak ikaslearen titulartasunpeko KUTXABANK kontuan besterik ez dira abonatuko. Unibertsitatera lehen seihilekoan doazen ikasleek, 2014ko urtarrilean jasoko dute beka. Bigarren seihilekoan doazenek, aldiz, 2014ko apirilean jasoko dute; eta seihileko bietan doazenek aipatutako 2 hilabeteetan jasoko dute beka, modu proportzionalean.
  6. Eskaera egitean, hautagaiak aipatutako baldintza guztiak onartzen ditu.