BBK-Museoa 16-17 Ikerketa Beken deialdiaren ebazpena

2015eko abenduaren 22an, BBK Fundazioak eta Bilboko Arte Ederren Museoak deitutako 2015-2016 BBK-Museoa Ikerketa Artistikoko Beken deialdia ebatzi da. Bekak emateko kalifikazio-epaimahaia honako hauek osatu dute: Javier González de Durana Isusi, Manuela Alonso Laza eta Fernando Bartolomé Garcia. Leire Aragón Pascual BBK Gizarte Ekintzaren zuzendariak idazkari-lanak egin ditu. Aho batez onartu da bekak honako hauei ematea:

  • Alice Cearreta Innocenti, Argazkilaritzaren historia Bilbon, hastapenetatik XX. mendeko 80ko urteetara.
  • Iskandar Rementeria Arnaiz, Angel Badosen lanaren katalogo arrazoitua.

Ordezkoak:

  1. Fernando Del Piñal Domínguez, Gabriel Ramos Uranga (1939-1995). Paperetik haraindiko bizitza.
  2. Luisa María Olivares Martínez, Artearen eta bildumazaletasunaren merkatua Bilbon, gerraostetik Guggenheimen arora arte.