BBK Bekak – Diseinatzaile Gazteak 2017

BBK-k Bilbao International Art & Fashion erakundea lagunduko du beste behin, gizartean goraka ari den modaren sektorea bultzatzeko. Ekimen honi esker, Bizkaiko 12 diseinatzaile gaztek ikastaro bat egiteko aukera izango dute Londreseko Central Saint Martin´s College eskola ospetsuan, irailaren 11tik 22ra.

Ikastaroak Balenciaga Museoaren hurrengo erakusketa izango du oinarri: “Collecting elegance. Rachel L. Mellon´s legacy”, Hubert de Givenchy komisarioak aurkeztutakoa eta Cristobal Balenciaga jostun ospetsu eta modaren jenio unibertsalaren lehen saltokiaren irekieraren mendeurrenarekin estuki lotutakoa.

Informazio gehiago