1. BILBAO TECH WEEK: 2016ko urriaren 3, 4, 5 eta 6an

Urriaren 3tik 6ra Bilbao Tech Week egingo da Bilboko hainbat gunetan, teknologiak gure bizitzako arlo guztietan zer presentzia daukan erakusteko helburuarekin. Inork ezin du ukatu teknologia edonon dagoela: bidaltzen dugun WhatsApp bakoitzean, prestatu eta egiten dugun bidaia bakoitzean, medikura goazen aldiro, edo gure lagunekin bideojokoetan aritzen garenean. Teknologia oraina da. Norbaitek oraindik egin ez badu, lehenbailehen onartu beharko luke. Ezagutza boterea da, eta denon artean partekatu behar dugu. Batentzat ona dena guztiontzat baita ona. Orainaldi sendoago baten alde. Etorkizun hobe baten alde. Etxe hobe baten alde.

Informazio gehiago